AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Borrokan ari dira Gasteizko Naipes Fournierreko langileak

Datozen bi urteetan soldatak KPIaren arabera igotzea eskatzen dute beharginek, eta lanuzteak egin dituzte azken asteetan. Mobilizazioekin jarraitzen dute.

Azken asteetan hainbat alditan jo dute lanuztera Gasteizko (Araba) Naipes Heraclio Fournier fabrikako langileek; hala nola, greba egin dute urriaren 13an, 19an nahiz 20an. Zabalik dago oraindik hitzarmenaren inguruko negoziaketa, eta, nagusiki, datozen bi urteetan beharginen soldatak Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera igotzea aldarrikatzen dute beharginek.

Langileen ordezkarien arabera, horixe da, hain zuzen, elkarrizketetarako "marra gorria": "plantillaren erosahalmena bermatzea". Izan ere, beharginen etengabeko pobretzea salatu dute; 2013tik hona, %3 soilik igo da oinarrizko soldata. Ohartarazi dute, gainera, azkenaldian "maximo historikoak" gainditu dituela KPIak. Langileek berriki jakinarazi dutenez, enpresako zuzendaritzak bere garaian hitzeman zien %11ko soldata-igoera ezarriko zuela, baina ez du bere hitza bete.

Beharginen azken mobilizazioen aurrean, zuzendaritzaren jarrera izan da greba deialdiaren jarraipena gutxiestea eta sindikatuek erantzunari buruz emandako datuak zalantzan jartzea. Fabrikako tailerretako langileek, gainera, azaldu dute "beldurra" zabaldu duela zuzendaritzak bulegoetako langileen artean; zuzendaritzaren "hertsapena" salatu dute.

Mobilizazioekin jarraitzen dute beharginek; joan den larunbatean, esaterako, manifestazio zaratatsu bat egin zuten Gasteizko kaleetan, Naipes Fournier greban. Por un convenio justo lelopean.

Erregaia eta gasa merkatzeko neurriek errenta handienei egiten diete mesede
Espainiako Estatuko 2023rako Aurrekontu Orokorrek "defizita eta zor publikoa murrizteko tarte txikia" uzten dutela ohartarazi du EFAI Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independenteak. "Errealismo falta" nahiz "akatsak" ikusten ditu agintaritza fiskalak PSOEren eta Unidas Podemosen koalizio-gobernuak aurkeztutako zirriborroan. "Atzeraldi teknikoa" espero dute datorren urterako.