AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Borrokan jarraitzen dute Igorreko Kelvion enpresako langileek, lantokiaren itxieraren aurka

36 eguneko greba egin dute langileek, eta uko egin diote zuzendaritzaren akordio proposamenari, zeinak 73 beharginak kaleratzea barne hartuko lukeen. Aurrerantzean ere mobilizazioak egingo dituzte.

Kelvion Thermal Solutions enpresak Igorren (Bizkaia) duen lantegiko beharginek borrokan jarraitzen dute. Planta zarratzeko asmoa du zuzendaritzak, eta kaleratze arriskuan daude Igorren jarduten duten 73 langileak.

Azaroaren 15ean eman zioten hasiera greba mugagabeari, eta 36 egunez izan dira greban. 2021ean Igorreko langile guztiak kaleratzea ahalbidetuko lukeen akordio proposamenari uko egin diote langileek, eta berretsi egin dute lantokiaren itxieraren aurkako jarrera.

Mobilizazioak iragartzeaz gain, beharginek jakinarazi dute demanda bat aurkeztuko dutela epaitegian.

Urteko azken formakuntza mintegia egin du GKSk asteburuan
Egungo zailtasunetara egokituz, formakuntza mintegien jardunarekin aurrera jarraitu du GKSk, eta urteko azkeneko saioak egin ditu joan den asteburuan.