AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Borrokan jarraitzen dute langileek Gasteizko Mercedesen eta Arabako metalgintzan

Blokeatuta daude bi lan-hitzarmenak berritzeko negoziaketak, eta horregatik jo dute lanuzteetara beharginek; Arabako metalgintzako langileak eta Mercedesekoak batera atera dira kalera gaurkoan. Mercedesen beste hiru greba egunetara deitu dute datorren asterako, eta metalgintzan ere protestekin jarraituko dute negoziaketek blokeatuta jarraitzen badute.

Grega eguna da gaur Gasteizko (Araba) Mercedes lantokiko ta Arabako metalgintzako langileentzat. Zabalik daude Mercedesen nahiz Arabako metalean lan-hitzarmenak zehazteko negoziaketak, eta bi kasuetan, berdina salatu dute langileek: patronalak ez ditu beharginen ordezkariek egindako eskaerak ontzat eman. Hala, Arabako metalgintzan maiatzean jo zuten grebara langileek, eta Mercedesen, berriz, hilabete honetan.

Mercedesen zatituta dago langile batzordea, eta greba deialdi desberdinak ari dira egiten sindikatuak. Gaurkoa, dena den, lantegian ordezkaritza bat duten sindikatu guztiek babestu dute, aurreko asteazkenekoa bezala; 5.000 langileetatik, %95ek egin dute greba gaur. Sindikatu guztiek onartu duten aldarrikapen nagusia honakoa da: beharginen soldatak igotzea.

Arabako metalean ere grebak "erantzun zabala" izan duela diote sindikatuek, eta gaurkoa "inflexio-puntu" bat izango dela ohartarazi dute. Uztailaren 8an bilduko dira berriz SEA patronalarekin, eta "zerbait txukuna" proposatzen ez badu, mobilizazioekin jarraituko dutela azaldu dute. Bizkaiko metalean ere greban daude langileak.

Arabako metalgintzako nahiz Mercedeseko langileek goizean goiz ekin diete piketeei gaurkoan, eta 11:30ean manifestazio bateratu bat egin dute, Gasteizko Bilbo plazatik hasita.

Lanuzte gehiago

Irailaren 21ean, 22an eta 23an ere lanuzteak egingo dituzte Arabako metaleko langileek, ELA, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGT sindikatuek deituta. Mercedesen ere izango dira lanuzte gehiago, datorren astean: uztailaren 6rako, 7rako eta 8rako egin ditu deialdiak langile batzordeak.

NATOren berrarmatzea, kanpora zein barrura begira
Espainiako Estatuko hiriburua "bunker" bilakatu dute Aliantza Atlantikoaren goi-bilerak iraun artean, "ezerk leher egin ez dezan". Manifestazio jakin batzuk debekatu dituzte, eta protestetan parte hartzera zihoazen pertsonen aurkako miaketak ere gauzatu dira Espainiako Estatu osoan barrena. Bestalde, "NATOren lurralde-hedapenerako planak", "armatze-prozesuak bizkortzea", "iberiar penintsulan Ameriketako Estatu Batuen presentzia militarra areagotzea" eta beste hainbat auzi adostuko dituzte bilkura nagusian.