AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Borrokaren zilegitasuna ikur hartuta, amnistiaren aldarria kaleratuko du AAEAMk azaroaren 30ean

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak manifestaziora deitu du Bilbon, azaroaren 30erako. 'Borroka zilegi delako, amnistia osoa' lelopean egingo dute mobilizazioa, eta belaunaldiak batzen dituen "borrokarako grina" jarri nahi dute balioan.

Iragan larunbatean, hilak 19, egin zuen agerraldia Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, Bilboko (Bizkaia) Arriaga aurrean. Hala, azaroaren 30ean Bizkaiko hiriburuko kaleetan egingo duten manifestazioaren berri eman zuten, eta bertaratzera dei egin zuten. 18:30ean hasiko da mobilizazioa, Bilboko Bihotz Sakratutik, eta Borroka zilegi delako, amnistia osoa izango du lelo.

Agerraldian azaldu zuten "borrokarako grina" dela "belaunaldien arteko lotura", eta azaroko mobilizazioaren bitartez, balioan jarri nahi dute hori; "borrokaren zilegitasuna". Presoen izaera politikoan ere jarri zuten azpimarra; izan ere, "preso politiko" adierazlearen "erabilera okerra" egiten ari dela salatu zuten. Horregatik, preso politikoen lan politikoa mahaira atera nahi dute Bilboko manifestazioan, eta amnistia aldarrikatzeko parada ere izango da.

Irailaren 8an, aldarri bera eraman zuten Donostiako (Gipuzkoa) kaleetara. Hala, lelo bera izan zuen amnistiaren aldeko manifestazioak ehunka lagun atera zituen kalera. Abuztuan ere manifestazioa egin zuten Bilbon, aldarrikapen berdina ardatz.

Langile batasuna eta Estatu Sozialista aldarrikatu ditu GKSk Kataluniako egungo egoeraren aurrean
'Errepresioaren aurrean, langile batasuna' lemapean argitaratu du Gazte Koordinadora Sozialistak Kataluniako auziari buruzko adierazpena. Bertan, "autodeterminazioa" eta "Estatu Sozialista" aldarrikatu ditu Herrialde Katalanentzat. GKSk azpimarratu du "proiektu politiko nazional kontrajarriak" agerian geratu direla Katalunian; hain zuzen, "Kataluniako langileriaren proiektu politiko nazionala, eta enpresari eta politikari profesionalen nazioa".