AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bortizkeria arrastoak dituen emakume baten hilotza topatu dute Aizarnazabalen

Urtarrilaren 4an atzeman zuten Donostiako emakume baten gorpua Aizarnazabalen, indarkeria zantzuekin. Antza, urtarrilaren 1etik zegoen desagertuta.

Urola ibai ondoan lanean ari zirela ikusi zuten emakumea hilotz langile batzuek, urtarrilaren 4an. 32 urteko emakume donostiar bat da hildakoa eta, antza, urtarrilaren 1etik zegoen desagertuta. Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, indarkeria zantzuak ditu gorpuak. Dena den, oraindik ez dute argitara eman gertaturikoa.

2021. urtea hasi bezain pronto jakinarazi zuten haren bikotekideak Arrasateko (Gipuzkoa) emakume bat erail zuela. Kanaria Handiko Galdar herrian izan zen hilketa.

Ilunion Euskaldunako langileak protestara atera dira, 49 kaleratzeren aurka
ONCE Taldearen enpresak, Ilunion Euskalduna garbiketa zentroak, aniztasun funtzionala duten 49 langile kale gorrian utziko dituen enplegu-erregulaziorako txosten bat aurkeztuko du. Horren aurkako protestekin hasi dira gaur goizean, Bilbon.