AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bortizkeria matxista kasuek gora egin dute Ipar Euskal Herrian

Konfinamendu egoeran, gora egin dute Ipar Euskal Herriko emakumeen aurkako indarkeria kasuek. Dena den, erasotuak izan diren emakumeak babesteko eta aterpetzeko baliabide falta salatu dute hainbat eragilek.

Indarkeria matxistarekin lotutako erasoak jasan dituzten emakumeen kopurua handitu egin da Ipar Euskal Herrian, konfinamendua hasi zenetik. Emakumeen harreraz arduratzen den Atherbea elkarteak adierazi duenez, dagoeneko beteta daude eskuragarri dituzten babes-egoitza guztiak, esaterako, Donapaleun eta Lapurdiko kostan. Aterpe eskasia dela-eta, bi pisu alokairuan hartu dituzte Angelun, baina etorriko diren eraso berrien aurrean erantzun ahal izateko baliabide gehiago behar dituztela azaldu dute.

Alarma egoera hasi zenetik, %30 igo dira bortizkeria matxista kasuak Frantziako Estatuan, eta berrogeialdian, etxean erasotzaileekin giltzapetuta egotera behartuta daude indarkeria hori jasaten duten emakumeak. Pasa den astean, Hendaian (Lapurdi), gizon batek eraso egin zion haren bikotekideari.

Frantziako Poliziak gizonezko bat erail du Parisen
Pertsona bat tiroz hil zuen atzo Frantziako Poliziak, Paris ondoan dagoen La Courneuve auzoan. Polizien arabera, hildakoak laban batekin "mehatxu" egin zielako erail zuten. Aste honetan bertan, Iruñean nahiz Bilbon ere salatu dituzte jazarpen eta bortizkeria kasuak.