AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bost eraso salatu dituzte asteburu honetan Bidarten eta Arrangoitzen

Ipar Euskal Herriko Itaiak salatu duenez, Bidarteko okin batek hiru emakume langile sexualki jazarri zituen 2018an. Bestalde, joan den asteburuan bertan, bi neska gaztek ziztada bidezko erasoak jasan dituzte Arrangoitzeko festetan.

Orotara, bost eraso atera dira argitara asteburu honetan Lapurdin. Ipar Euskal Herriko Itaiak adierazi duenaren arabera, batetik, Bidarteko (Lapurdi) okin batek hiru langile ohi sexualki jazarri zituen 2018an. Bere okindegian soldatapean jarduten zuten garai hartan, eta egunero jasaten zituzten nagusiaren keinu sexualak. Emakumeek salaketa jarri, eta Paueko Dei Auzitegiak kalte-ordainak ordaintzera kondenatu du gizona.

Itaiak, bere aldetik babes osoa eman die erasotuak izan diren hiru emakumeei. "Indarkeria matxistak gora egiten duen garai" honetan, "bortizkeria estrukturala duen jendarte honen gaindipenerako antolatzeko" eta "borrokatzeko tresnak eraikitzeko" beharra azpimarratu du.

Bestalde, Arrangoitzeko (Lapurdi) festetan, bi emakume gazteri eraso diete ziztada bidez. Azkenaldian, ziztada bidezko erasoen kopuruak gora egin du Ipar Euskal Herrian; dagoeneko dozenaka eraso salatu dituzte. Kasu askotan ziztatutako substantzia identifikatu ez bada ere, maiz, hainbat drogak eragiten dituzten sintomak detektatu dituzte biktimengan: zorabioak, paralisi txikiak...

Barakaldon emakume bat hil zuen bere semeak apirilean
Apirilean hil zen emakumea Gurutzetako ospitalean, eta indarkeria zantzuak zirela-eta abiatu zuten ikerketa bat; ostegunean atxilotu zuten 53 urteko bere semea. Erailketa matxista salatzeko protestak egin ditu Itaiak asteburuan.