AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bost urteko kartzela zigorra ezarrita, berriz espetxeratuko dute Mikel Barrios

Atzo epaitu zuten Barrios Parisko Auzitegi Korrekzionalean, eta bost urteko espetxe zigorra eta hamar urteko lurralde debekua ezarri dizkio epaileak. Defentsak helegitea aurkeztu badu ere, datorren astelehenean kartzelaratuko dute iruindarra. 2017an atxilotu zuten Alemanian, eta Frantziako Estatuaren euroagindu bat medio, Osnyko espetxean sartu zuten. 2018an askatu zuten kontrol judizialpean.

Atzo, ekainak 23, Mikel Barrios epaitu zuten Parisen. Sei urteko kartzela zigorra eskatu zuen prokuradoreak, eta eskaera horren eskutik etorri da Auzitegi Korrekzionalaren ebazpena: epaileak bost urteko zigorra ezarri dio iruindarrari, baita hamar urteko lurralde debekua ere. Hortaz, Mont-de-Marsango presondegian giltzapetuko dute hilaren 29an. Helegitea aurkeztu du defentsak, baina eskakizuna aztertu bitartean, preso izango dute.

Naiz-en arabera, atzoko audientzian fiskaltzak nabarmendu zuen hainbat zulo aurkitu dituela Frantziako Poliziak. Ulertzera eman zuen ETA erakundeak ez zituela arma guztiak eman, eta "ETAko militanteak ez direla aldatu". Hala, espetxe zigorra eskatu zuen Barriosentzat.

2017an Alemanian atxilotu zuten iruindarra, IƱigo Gulinarekin batera. Frantziako Estatuak igorritako euroagindu baten harira gauzatu zen atxiloketa, izan ere, "erakunde kriminaleko kide izatea" egotzi zioten. Alemanian bi hilabetez preso izan ostean, Osnyko espetxean (Frantziako Estatua) kartzelaratu zuten. 2018ko urrian utzi zuten aske, kontrol judizialpean, eta Ipar Euskal Herrian bizi da egun.

Irungo Recondo lantegian kaleratzeak eta lekualdatzeak egin nahi ditu Brioche Pasquieur enpresako zuzendaritzak
2016. urtean, Irungo Recondo lantokia ixteko erabakia hartu zuen Brioche Pasquieurreko zuzendaritzak. Oraingoan, bide horretan pauso bat gehiago emateko asmoa adierazi du enpresak; 57 urtetik gorako beharginak kaleratuko dituzte eta 57 urtetik beherakoak, berriz, beste egoitza batera tokialdatuko dituzte, urtean 5.000 euro gutxiagoko soldatarekin.