AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bost urteko zigorra beteta, kontrolpeko neurriekin atera da kartzelatik David Pla euskal preso politikoa

David Pla euskal preso politikoa gaur goizean atera da Osnyko espetxetik (Frantzia), bost urteko zigorra beteta. Hala ere, kontrolpean egongo da datozen urteetan, Espainiako estatuko epaitegiek 2011an eskatutako euroaginduaren inguruko erabakia hartu arte.

Gaur goizeko lehen orduan atera da David Pla euskal presoa (Iruñea, 1975) Osnyko espetxetik (Frantzia), bost urteko zigorra osorik bete ondoren. Pla 2015eko irailean atxilotu zuten Baigorrin (Nafarroa Beherea) Iratxe Sorzabalekin batera, poliziaren operazio batean. ETAko zuzendaritzako kide izatea egotzita, bost urteko zigorra ezarri zioten, eta Sorzabali, aldiz, zazpi urtekoa.

Gaur 20:00etan Ziburun egingo diote harrera, herriko plazan.

Lekeitioko Gazte Asanbladak birjabetu berri duen gaztetxea aurkeztu du asteburuan
Asteartean okupatu zuen gaztetxe berria izango dena Lekeitioko Gazte Asanbladak, eta atzo iluntzean ezagutarazi zuen, kalejira baten ostean. Azpimarratu dutenez, "zapalkuntza eta problematika" zehatzen aurrean "soluzio errealak" mahaigaineratzen hasteko lehen pausoa da gaztetxea.