AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

BSHko zuzendaritzak "normaltasunez" lanean jarraitzeko eskatu die langileei

Enpresak ekainean itxi nahi du Ezkirozko lantokia, eta ia 700 langile daude kaleratuak izateko arriskuan. Borrokan jarraitzen dute, itxieraren kontra.

Eguberrietako etenaren ondoren, Ezkirozko (Nafarroa) BSH lantegiko beharginak gaur bueltatu dira lanera, ziurgabetasun osoz. Alemaniako multinazionalak aurtengo ekainean zarratu nahi du fabrika, baina, hala ere, Nafarroako zuzendaritzak langileei eskatu die "normaltasunez" jarrai dezatela beharrean. Aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat ezarri diete jadanik plantillako ia 700 langileei, eta berehala kaleratuak izateko arriskuan daude, itxiera dela-eta.

Ezkirozko langile-batzordeak Alemaniako zuzendaritzarekin hasi nahi ditu negoziaketak, itxiera asmoei aurre egiteko. Langile-batzordeak azaldu du Espainiako Estatuko gerenteekin izandako elkarrizketak ez direla "baliozkoak", adierazi dutelako haiek Alemaniako zuzendaritzaren "igorle eta betearazle" soilak direla. "Jatorrizko erabakia Alemaniatik hartutakoa da", jakinarazi du batzordeko presidente Juanjo Hermoso de Mendozak.

Nafarroako nahiz Espainiako Estatuko gobernuak tartean sartu dira, eta Espainiako Gobernuak ostiral honetarako deitu du aldeen arteko bilera batera, fabrikaren etorkizunari buruz hitz egiteko. Alemaniako zuzendaritzak, ordea, ez du ziurtatu parte hartuko duenik.

2025ean, 66 urte eta zortzi hilabetera atzeratuko da erretiro-adina Espainiako Estatuan
Frantziako Estatuan ezarritako atzeratze progresiboaren bidez, bestalde, 62 urte eta bederatzi hilabetera arte luzatuko da erretiroa hartzeko adina.