AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bulegoa martxan du UIBk Hego Euskal Herriko hainbat campusetan

Unibertsitateko lan- zein ikas-baldintzei lotutako arazoak dituztenei, Bulegoarekin harremanetan jartzeko deia egin die UIBk. Bilboko, Gasteizko, Ibaetako, Iruñeko eta Leioako campusetan dago abian Bulegoa.

Unibertsitateko Indar Batasunak (UIB) salatu duenez, Hego Euskal Herriko campusetan ere murrizketak izango dira ikasturte honetan zehar; horren adibide da ikasleei zuzendutako hainbat zerbitzu, liburutegiena kasu, murriztu izana argindarraren garestitzea dela-eta. "Ikas-baldintzen kaxkartzearen beste adibide bat baino ez da hori", UIBren esanetan, eta unibertsitateetako agintaritzek "kalitatezko baldintzak bermatzeko borondaterik eta interesik" ez dutela seinalatu du.

"Ikasle langileak gara ondorio horiek pairatzen lehenak; horregatik, ezinbestekoa da indarrak batu eta lan- zein ikas- baldintzen alde borrokatzea", aldarrikatu du UIBk. Horri lotuta jarri du martxan Bulegoa Hego Euskal Herriko hainbat campusetan; zehazki, Bilbon (Bizkaia), Gasteizen (Araba), Ibaetan (Donostia, Gipuzkoa), Iruñean (Nafarroa) eta Leioan (Bizkaia).

Hala, lan- nahiz ikas-baldintzei dagokienez unibertsitatean arazoak izaten ari direnei egin die Bulegoarekin harremanetan jartzeko deia. Horretarako, ondoko telefono zenbakiak daude erabilgarri: 624 568 728 Bilbon, 624 568 881 Gasteizen, 602 895 052 Ibaetan, 632 821 851 Iruñean eta 624 568 716 Leioan.

Emakume bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Bilbon
Erasotzailearen etxebizitzan izan zen erasoa joan den ostiralean; ihes egitea lortu zuen emakumeak. Aurreko asteburuan, bestalde, bi emakumeri eraso zieten, sumisio kimiko bidez.