AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bulgarian, kamioi batean itota hil dira migratu nahian ari ziren hemezortzi lagun

40 pertsona migratzaile topatu dituzte abandonatutako kamioiaren barruan, konpartimentu faltsu batean. 15 eta 25 urte artean dituzte, eta afganiarrak dira, antza.

Beste sarraski bat izan da migrazio-fluxuetan. Bulgariako landa-eremu batean, abandonatuta topatu dute 50 bat gazte migratzaile ezkutuan eta legez kontra mugitzen ari zen kamioi bat. Dirudienez, ihes egin zuten etorkinen trafikatzaileek, eta mugitzen ari ziren pertsonak han laga zituzten, kamioi barruan harrapaturik. Bulgariako hainbat hedabideren arabera, migratzaileetako batzuk hilda zeudela konturatzean egin zuten ihes trafikatzaileek.

Ibilgailuan, egurrezko karga baten azpian eduki zituzten ezkutatuta 40 lagun, konpartimentu faltsu batean. Bulgariako larrialdi-zerbitzuek, kamioia aurkitu zutenerako, hilda zeuden gazteettako hemezortzi, eta egoera kritikoan beste hamalau. Kamioitik kanpo, beste hamabi pertsona topatu zituzten, onik.

Asfixia eta hipotermia zantzuak dituzte kamioi barruan harrapatuta zeuden pertsonek. Bulgariako autoritateen esanetan, ez dute jatekorik edo edatekorik izan hainbat egunez, eta zauriak dituzte euren gorputzetan, oraindik argitu ez dituzten arrazoiak direla-eta.

15 eta 25 urte arteko gizonak dira kamioi horretan zihoazen migratzaileak, eta badirudi afganiarrak direla. Baliteke haien helburua izatea Turkiaren eta Bulgariaren arteko mugatik Serbiara igarotzea.

Maiatzera arte luzatu diote behin-behineko espetxealdia Pablo Gonzalezi
Laugarren aldiz hartu du erabaki berdina Poloniako Justiziak, eta, gutxienez, maiatzaren bukaerara arte izango dute kazetaria behin-behineko kartzelaldian. Laster beteko da urtebete espetxeratu zutenetik.