AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Burlatako Askatasunan, irakasle erasotzailea kanporatzeko borrokan segitzen dute ikasleek

Eserialdia egin dute gaur institutuko sarreran, eta kiroldegira joan dira gero; soinketako klaseak ematen ditu erasotzaileak.

Burlatako (Iruñerria, Nafarroa) Askatasuna ikastetxean eskolak ematen dituen irakasle erasotzaile baten berri izan du Iruñerriko Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak, eta borrokan ari da hura kanpora dezaten. Indartsua izaten ari da ikasleak ematen ari diren erantzuna, gaur ikusi den modura: eserialdi jendetsu bat egin dute institutuko sarreran, erasotzailea bota dezatela exijitzeko, eta euren aldarriak kiroldegira eraman dituzte gero. Izan ere, soinketako klaseak ematen ditu aipatutako irakasleak.

"Borroka da bide bakarra" edo "Erasotzaileak kanpora" oihuak ozen entzun dira gaurkoan Askatasunan. Iruñerriko IAk aurreko astean jakinarazi zuenez, ikasleak sexualizatzen ditu seinalatutako irakasleak, eta aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik: aurrez, beste ikastetxe batetik bota zuten arrazoi bertsuengatik.

Burlatakoa da, hain zuzen ere, egun gutxian Euskal Herrian argitara atera diren kasu ugarietako bat: astebetean, bai bigarren hezkuntzan bai unibertsitatean eskolak ematen dituzten sei irakasle erasotzaileren berri eman dute. Horren harira, IAk agerraldi bat egin zuen atzo Gasteizen (Araba), irakasle erasotzaile guztiak hezkuntzatik kanporatzeko bidean, ikasleak borroka egitera deitzeko.

Pintaketa arrazistak egin dituzte Irungo Adiskidetuak elkartean
Pertsona migranteei aholkularitza ematen diete bulegoan, eta hiru margoketa agertu ziren atzo goizean.