AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Burlatan gazte bat atxilotu dute, greba orokorrean piketeetan parte hartzeagatik

Espainiako Poliziak gaur goizean atxilotu du gazte bat Burlatan, aurreko asteko greba orokorrean piketeetan parte hartzea egotzita. Aske utzi dute dagoeneko.

Iragan ostegunean, urtarrilak 30, greba orokorra izan zen Hego Euskal Herrian. Gaur, otsailak 7, Burlatako (Nafarroa) gazte bat atxilo eraman du Espainiako Poliziak. Ahotsa-ren arabera, greban piketeetan parte hartzea leporatu diote, baina aske utzi dute dagoeneko. Oraindik ez dituzte xehetasunak eman.

Arratsalderako asanblada deitu dute Burlatako Askas plazan, 19:30ean. Bertan emango dute atxiloketaren eta egoeraren berri.

Ostegunean bertan, gutxienez hemeretzi lagun atzeman zituen Poliziak. Burlatan lau izan ziren atxilotuak, Aretako industriaguneko sarrera mozteagatik.

Tolosako Arriaran Avia gasolindegiko bi langile kaleratu ditu jabeak, greba egiteko asmoa adierazi zutelako
Soldata igotzeko eta lan baldintzak hobetzeko langileek egindako aldarrikapenek ez dute erantzunik izan Tolosako Arriaran Avia enpresaren aldetik. Beharginen boikoterako deiak "emaitzak" eman baditu ere, jabeak "errepresio bidez" erantzun duela salatu dute. Tartean, aldi baterako kontratupean zeuden bi langile kaleratu ditu gerentziak, greba egingo zutela adierazi zutelako.