AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

CAF markatu dute Beasainen, Palestinako sarraskiaren konplize gisa

GKSk argitaratutako bideo batean ikus daitekeenez, CAFek Beasainen daukan egoitza eta ekoitzitako hainbat tren margo bidez seinalatu dituzte, enpresak sionistekin dituen negozioengatik.

Euskal Herriko CAF enpresak Beasainen (Gipuzkoa) dauka jatorrizko egoitza, eta markatu egin dute aste honetan. Goierriko Gazte Koordinadora Sozialistak argitara eman duen bideo batean ikus daiteke salaketa-ekintza: margo gorria eta pintaketak erabili dituzte CAFen egoitza eta enpresan ekoitzitako zenbait ibilgailu seinalatzeko. "Israelekin negoziorik ez" mezua irakur daiteke margoketetako batean, letra larriz.

Aurreko astean ere salatu zuten CAF, kasu horretan, Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan (EHU/UPV). Enpresak gela bat dauka Bilboko (Bizkaia) Ingeniaritza Eskolan, eta ikasleek pintaketak egin zituzten hor ere. Besteak beste, "CAF sionista" idatzi zuten.

Ezaguna da CAFek milioika euroko negozioak eta proiektuak dituela esku artean sionistekin; besteak beste, Israelgo Estatuak martxan jarritako tranbia-zerbitzuarekin lotutakoak.

Enpresariak ere Israelgo estatua Palestinan egiten ari den genozidioaren konplize!

PALESTINA LIBRE! pic.twitter.com/W4ju9fWNAZ

— Goierriko GKS (@GKS_Goierri) October 30, 2023
45 langile hil dira Arcelor Mittalek Kazakhstanen daukan meatze batean
Metano leherketa bat dela-eta, ostiral gauean sute handi bat izan zen ikatz meatzean, eta gutxienez 45 beharginek galdu zuten bizia. Arcelor Mittalek bederatzi lantoki ditu Hego Euskal Herrian.