AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

CAFeko behargin baten emaztea senarraren arropa garbitzean arnastutako amiantoagatik hil zela ebatzi du epaitegi batek

2017. urtean zendu zen Vicenta Burguete, eta epaitegi batek onartu berri du amiantoak kutsatutako lanjantzi bat garbitzeak eragin zuela haren heriotza. Senarrarena zen arropa, eta CAF enpresan egiten zuen lan. CAFeko langileen batzordeak salatu duenez, halako beste bi kasu zenbatu dituzte.

Epaitegi batek ebatzi berri du zein izan zen Vicenta Burgueteren heriotza eragin zuen arrazoia: senarraren laneko arropa garbitzean amiantoa arnasteagatik hil zen, 2017. urteko martxoan. CAF enpresan soldatapean jarduten zuen senarrak, eta lanjantzia amiantoak kutsatuta zegoela frogatu dute.

ASVIAMIE Amiantoaren Biktimen Euskadiko Elkarteak ohartarazi duenez, epaitegi batek "etxekoandre baten aldeko epai irmoa ematen duen" estreinako aldia da. Azpimarratu dutenez, etxean lan egiten duten emakumeek ere "kalteak pairatu ditzakete; baita bizia galdu ere". Egoeraren zergatia "enpresen axolagabekeria" dela salatu du elkarteak, eta "jarrera oztopatzailea" izatea leporatu diote Beasaingo (Gipuzkoa) enpresari.


Zenbatutako biktimak

2020. urtea hasi zenetik, amiantoaren eraginpean soldatapean jardun duten sei behargin hil dira gutxienez. Iaz 37 izan ziren. 1993. urtetik hona egindako estimazioen arabera, 2.427 pertsona hil dira substantzia kutsakor horren ondorioz.

Herri Unibertsitatea egingo dute Eibarren datorren astean
Martxoaren 10etik 12ra bitartean egingo dute Herri Unibertsitatea Eibarko Energia Berriztagarrien Ingenieritza Eskolan. Eibarko Gaztetxean izango dira egitarauak barnebildutako azkenengo ekimenak, ostegun arratsaldetik. Ikasleen greba zela-eta atzeratu zuten Herri Unibertsitatea, eta orain, hainbat aldaketarekin aurkeztu dute egitaraua.