AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

CAFen lan egindako behargin bat hil da amiantoaren eraginez

CAF enpresa da amiantoaren eraginez Gipuzkoan hildako gehien utzi dituen enpresa: 38 hildako, hain zuzen. Konpainia trengileko gaur egungo langile batzordeak omenaldia egin zuen joan den asteartean amiantoz hildako langileen oroimenez.

Beasaingo (Gipuzkoa) CAF enpresan lanean aritutako behargin bat hil zen atzo, maiatzak 2, amiantoak eragindako minbizia tarteko. Atzokoarekin 38 dira CAFen lan egiteagatik amiantoaren eraginez hil diren beharginak, eta datuen arabera, Beasaingoa da Gipuzkoan auzi horri lotuta hildako gehien zenbatzen dituen lantegia, baita diru irabazi edo sarrera gehien dituen enpresa ere.

Azken hilabeteotan hiru izan dira CAFen amiantoa arnastearen ondorioz zendutako langile erretiratuak. Datuen larritasunaz jabetuta, konpainia trengileko langile batzordeak omenaldia egin zuen joan den asteartean, apirilak 30, amiantoaren azken biktimen oroimenez –atzo zendu zen hirugarrena-, CAFeko langileek Beasaingo sarrera nagusian amiantoaren biktimen omenez jarritako monumentuaren aurrean. Asteartekoa ez zen izan amiantoz zendutako langileak oroitzeko egindako lehen kontzentrazioa; izan ere, CAFeko langileek urteak daramatzate amiantoaren auzia salatzen.

Kalte-ordainak

Beasaingo enpresako langile batzordeak gaitzetsi duenez, amiantoaren biktimek kalte-ordainak edo laguntzen errekarguak eskatzeko oztopo ugari izaten dituzte. Horren harira, Eusko Jaurlaritzak atzo bertan onartu zuen Espainiako Gobernuari amiantoaren biktimei kalte ordainak emateko diru funtsa eskatzea, hirugarrenez.

Euskal Herriko langileek kaleak hartu dituzte Maiatzaren Lehenean
Gaur, Langileon Nazioarteko Eguna, kaleak hartu eta aldarrikapenez bete dituzte Euskal Herriko hamaika txokotako langileek. Besteak beste, Donostian, Azpeitian, Iruñean, Lizarran, Bilbon eta Baionan egin dituzte mobilizazioak, eta taldeen eta eragileen arteko elkarlana eta batasuna izan dira nagusi.