AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

CCOO eta UGT sindikatuek fideltasuna erakutsi diote berriz PSOEri

PSOEren azken kongresuan, alderdi hori indartzera deitu dute bi sindikatuek, eta azken urteetan ustez izan diren lorpenak aldarrikatu dituzte.

PSOE alderdiak aurreko asteburuan egin zuen bere 41. Kongresu Federala, Sevillan, Espainiak ezkerretik aurreratzen du (España adelanta por la izquierda) lelopean. Bertan izan ziren eta hitza hartu zuten UGT sindikatuko Pepe Álvarezek eta CCOO sindikatuko Unai Sordok, eta Espainiako Gobernuan buru den alderdia indartzera eta sendotzera deitu zuten, "arrisku erreakzionarioari" aurre egitea aitzakiatzat hartuta.

Bere burua sendotzeko, PSOEk ohiko helduleku batera jo du kongresuan zehar: eskuinari kontra egiteko indar modura aurkeztu du bere burua, eta promesa faltsu hori nahiz alderdiarekiko fideltasuna berretsi dituzte Espainiako Estatuko sindikatu nagusiek, CCOOk eta UGTk.

Babesa erakutsi diote gaur egungo gobernuari, azpimarratuta "herrialde honen historian izan den eraldatzaileena" dela. "Hura babesten eta elkarrekin lanean arituko gara", esan zuen Álvarezek Sevillan. Azken urteetan ustez izandako hainbat lorpen aipatu zituen UGTko buruak, hala nola, laneko behin-behinekotasunean izan omen den jaitsiera.


"Erorien Monumentuaren genesia argi dago: gerra irabazi zuen aldeari gorazarre egitea du helburu"
Iruñeko Erorien Monumentua ez eraistea erabaki dute PSN, EH Bildu eta Geroa Baik. Akordio instituzional baten bidez itxi nahi izan dute oroigarri faxistari buruzko eztabaida luzea, eta duela pare bat aste aurkeztu zuten: monumentuari beste esanahi bat eman nahi omen diote, Maravillas Lamberto izendatuta. Frankismoaren alde borroka egin zuten faxistak omentzen dituen eraikina bota dezatela aldarrikatzeko, plataforma bat sortu dute hainbat elkarte memorialistak, eta bertan ari da Joaquin Iraizoz. Berekin hitz egin dugu monumentuari buruzko akordioaz eta memoria historikoaz, besteren artean.