AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Celsako langileek mobilizazioa egingo dute gaur Gasteizen, kaleratzeen aurka

Arabako hamaika langile kaleratzeko asmoa du Celsak, eta hilabete honetan hasi dituzte lanuzteak beharginek. Gaur, Gasteizko kaleak hartuko dituzte. Ez da enpresako zuzendaritzaren kaleratze mehatxuari aurre egin behar izan dioten aurreneko aldia.

Lanuzteekin eta mobilizazioekin jarraitzen dute Arabako Celsako beharginek, kaleratze mehatxuen aurka eta "enpleguaren defentsan". Hilabete hasieran ekin zieten lanuzteei Gasteizko (Araba) eta Urbinako (Araba) lantokietan, eta gaur urrats berria emango dute Arabako hiriburuan: protesta egingo dute Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean 11:20ean, eta gero, manifestazioa egingo dute Bilbo plazatik hasita.

Beharginek gogorarazi dutenez, enpresak abenduan jakinarazi zuen hamaika langile kaleratzeko eta beste hamaika lekualdatzeko asmoa duela. Dena den, enpresako zuzendaritzak "amaitutzat" eman zuen negoziazioa, eta ez du bestelako neurririk adosteko prestutasunik erakutsi gaur-gaurkoz.

117 langile dira egun Celsarenak diren Arabako bi lantegietan, eta hau ez da kaleratze mehatxuari aurre egin behar izan dioten aurreneko aldia. 2012. urtean, Enplegu-Erregulazio Espediente bat aurkeztu zuen zuzendaritzak, eta beharginek borroka gogor egin ostean bota behar izan zuen atzera.

Langile batzordeak azaldu duenez, oraingoan ere "itxiera programatu baten aurrean" egon daitezkeen arren, enpresak ez du derrigorrez erregulazio txosten bat aurkeztu beharko, oraingoz, langileen %10 baino gutxiago kaleratzea baita asmoa. Hala, aurreikuspena da beharginak banan-banan bidaltzea kalera.

David Plaren askatze autoa onartu du Espainiako Auzitegi Nazionalak
David Pla behin-behineko eta baldintzapeko neurriekin aske utzi du Maria Tardon epaileak. Dena den, Espainiako Estatutik irtetea galarazi diotenez, ezingo da Hendaiara etxekoengana itzuli. Iratxe Sorzabalen aurkako euroagindu eskaeraren inguruko ebazpena, aldiz, martxoaren 25era atzeratu dute.