AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

CIE Recytec enpresako langileek greba mugagabea hasi zuten atzo

Legution dago kokatuta lantegia, eta babes osoa izan du lanuzteak. Lan-hitzarmen berri bat lortzeko negoziazio-prozesua 2020an hasi zen, konfinamendu orokorrak eten zuen arte. Negoziazioak berrartzen saiatu diren arren, ez dute akordiorik lortu eta grebara jo dute langileek.

CIE Recytec enpresak Legution (Araba) du lantegia, eta 60 langilek jarduten dute han. 2020an hasi ziren zuzendaritzarekin biltzen, lan-itun berri bat lortzeko asmoarekin, baina pandemiaren hasierak negoziazioak eten zituen. Izan ere, konfinamendu egoeran, aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat (ABEE) aplikatu zuen zuzendaritzak.

Negoziazio-prozesua berrartu dute aurten, baina, ELA sindikaturen arabera, "enpresa ez dago prest KPIA modu kontsolidatuan emateko", ez eta lan-baldintzak hobetzeko ere. Langileen batzordearen arabera, beharginek "irabazien araberako planteamendua" aurkeztu zuten arren, zuzendaritzak errefusatu egin zuen.

Hala, enpresaren jarrera ikusita, greba mugagabera jotzea erabaki dute langileek. Lantegiaren aurrean elkarretaratzea egin zuten atzo eta, goizeko txandan, greba deialdiak %100eko babesa izan zuen beharginen aldetik.

Aurten ere mobilizatu dira ikasleak Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean
'Emakume langileon antolakuntzaz, berdintasun faltsua borrokatu!' lelopean, milaka pertsona mobilizatu dira Hego Euskal Herriko campusetan. IAk, bestalde, elkarretaratzeak zein hitzaldiak egin ditu ikastetxe ugaritan, 'Lotzen gaituzten kateetatik askatzeko, emakume langileok borrokara batu!' aldarri.