AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Cintruenigon, bi emakume labanarekin mehatxatu ditu haietako baten bikotekide ohiak

Neska lagun ohiaren etxera sartu zen gizona, eta bi labana hartuta egin zien mehatxu berari eta berekin zegoen lagun bati. Duela aste gutxi ezarri zioten bikotekide ohiarengandik urruntzeko agindua.

Iragan larunbatean jakinarazi zutenez, Cintruenigon (Nafarroa) emakume bati eta bere lagunari eraso zien emakumearen bikotekide ohiak. Neska lagun ohiaren etxera sartu zen erasotzailea, bi emakumeak barruan zeudela. Gela batean babestu ziren biak, kisketa itxita. Orduan, sukaldetik hartu zituen bi labana gizonak, eta horiekin jo eta sastakatu zuen gelako atea. Foruzainei deitu zieten emakumeek, eta haiek etxera bertaratzean atxilotu zuten gizona.

Duela aste gutxi, bikotekide ohiarengandik urruntzeko agindua ezarri zioten erasotzaileari, baina hura hautsita eraso zion.

Otsailaren 19an ere bidesari berriaren aurka mobilizatzera deitu du Goierriko Kontseilu Sozialistak
Beasainen izango da manifestazioa, 'Peajerik ez! Bizitzaren garestitzea gelditu' aldarripean. Urtarrilaren 18an sartu zen indarrean Beasain eta Bergara arteko bidesari berria.