AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Conasa enpresako langileek bost egunez luzatuko dute greba

Lau greba egun egin dituzte jada euskarri informatikoen enpresako langileek. Azaroaren 7tik 11ra joko dute lanuztera.

Ekipo informatikoen salmentaz zein mantenuaz arduratzen da Conasa; besteak beste, Nafarroako Gobernuak azpikontratatzen du enpresa horren zerbitzua. Urriaren 25etik 28ra egin zituzten lehen lanuzteak Conasako langileek, orduan salatu zutenez, "lan-hitzarmen okerrago bat aplikatzeko esku-hartze bat" egin baitzuen gobernuak.

2021ean, Nafarroako administrazioaren euskarri informatikoaren ardura esleitzeko lehiaketa publiko bat abiatu zuen Nafarroako Gobernuak. Beste behin lehiaketa Conasak irabazi zuen arren, kontratua ekonomikoki errentagarria ez zela argudiatuz arbuiatu zuen enpresak. Hala, beste lehiaketa publiko bat jarri zuen martxan gobernuak, baina baldintza-agiria aldatu zuen: Espainiako Estatu mailako lan-hitzarmena aplikatzea beharrezkotzat jo zuen, langile azpikontratatuen lan-baldintzak okerragotuz.

Horri guztiari aurre egiteko ekin zioten grebari Conasako langileek, eta %70eko erantzuna izan zuten urriko lanuzteek, sindikatuen arabera. Hala ere, salatu dute ez dela aldatu zuzendaritzaren "borondate politikoa" eta, hortaz, grebari ekingo diote berriro hilabete honetan. Azaroaren 7tik 11ra egingo dituzte lanuzteak, hain zuzen ere.

Pobrezia-egoeran dauden hiru lagunetik batek lan egiten du Espainiako Estatuan, eta goi-mailako ikasketak ditu seitik batek
13 milioi pertsona baino gehiago zaurgarritasun-egoeran daudela ohartarazi du Espainiako Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Europar Sarearen txosten batek. 2020an baino 380.000 lagun gehiago dira baldintza ekonomiko ziurgabeetan daudenak, eta horietatik %34k enplegua dute. "Lanak ez badu jendea pobreziaren mugaren gainetik kokatzea lortzen, ez du bere funtzio soziala betetzen", ondorioztatu du erakundeak.