AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Correoseko langileek eskatutako baldintzak lortu dituzte

Lanorduen murrizketak, babeserako materiala nahiz segurtasun protokoloen ezarpena erdietsi dituzte langileek, salaketa bateratua eta jarduera eteteko mehatxua jalgi ostean.

GEDAR LANGILE KAZETAk jakin duenez, Hego Euskal Herriko hainbat postetxetan dagoeneko hasi dira Correoseko beharginek duela bi egun eskatu zituzten neurriak ezartzen. Kexa bateratuaren ostean, zenbait langilek astean bi eguneko txandak baino ez dituzte bete beharko euren lanpostuetan. Horretaz gain, material desinfektatzailea eta eskularruak lortu dituzte. Segurtasun protokoloak ere betearazi dituzte; paketeak ematerakoan kontaktu fisikoa saihestearen bermearekin, adibidez.

Espainiako Estatuaren domeinupean jarduten duen Correos posta zerbitzuko langileek ere planto egin zezaketela ohartarazi zuten duela bi egun. "Jarduera murriztea" eta "lana segurtasunez egin ahal izateko baliabideak edukitzea" izan ziren eskakizun nagusiak. Estatuak eskaerei entzungor eginez gero, banaketak etengo zituztela jakinarazi zuten beharginek.

Gora egin dute indarkeria matxistarekin lotutako salaketek Hego Euskal Herrian
Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren indarkeria matxistarako behatokiaren arabera, 7.888 salaketa aurkeztu zituzten emakumeek 2019an; 2018an baino %4,8 gehiago. Atzo, 33 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Soraluzen, haren ama hiltzea egotzita, eta aurreko astean, bikotekidea eta haren alaba erail zituen gizonezko batek Abanto-Zierbenan.