AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Cortesko emakume bat erail du bikotekideak Zaragozan

Joan den astelehenean hil zuen 80 urteko andre nafarra bere senarrak, mailukadaka. Atxiloturik dago hiltzailea une honetan.

Aste honetan, Cortesko (Nafarroa) emakume bat erail du bere senarrak Zaragozan. Astelehen arratsaldean izan zen hilketa, erdiguneko etxebizitza batean: 83 urteko gizonak kolpeka hil zuen 80 urteko andrea, eta, antza, mailu bat erabili zuen horretarako. Etxetik alde egin zuen gero hiltzaileak, eta gauean jo zuen polizia-agente batzuengana, hilketa aitortzeko; atxilotu egin zuten orduan. Dirudienez, gaur eramango dute epailearen aurrera.

Amaitzear da 2022. urtea, eta azken hilketa hau kontuan hartuta, Espainiako Estatuan 44 emakume hil dituzte indarkeria matxista tarteko. Berria egunkariak egindako zenbaketaren arabera, 2003tik, Euskal Herriko 116 emakume erail dituzte indarkeria matxista dela-eta.

Kalera aterako dira gaur Bizkaiko bulegoetako langileak
Bilboko Moyua Plazatik abiatuko da mobilizazioa arratsaldeko 19:00etan. Lan-hitzarmena berritzea eskatzen dute langileek, soldatak igo daitezen; ia hamar urte daramatzate itunik gabe.