AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

COVID-19aren aitzakian presoei ezarritako murrizketak mantentzen dituzte Iruñeko espetxean

Aurrez aurreko bisitak galarazita dituzte presoek, eta kartzelatik irteteko baimena dutenei erabateko isolamendua ezartzen diete itzultzean.

Salhaketa kolektiboak jakinarazi duenez, ustez pandemia zela-eta martxan jarritako neurri murriztaileak mantentzen dituzte Iruñeko (Nafarroa) kartzelan. Esaterako, presoek oraindik ezin dute bisean biseko bisitarik izan, eta beraz, etenda dituzte aurrez aurreko komunikazio-bide guztiak.

Bestalde, espetxetik ateratzeko baimena duten presoak erabat bakartzen dituzte itzultzen direnean; eguneko 24 orduak igarotzen dituzte guztiz bakarrik, ez baitiete uzten inorrekin inolako kontakturik izaten.

Bi urte dira jada murrizketa horiek indarrean sartu zituztenetik. Iazko abuztutik, Nafarroako Gobernuaren eskumena da kartzeletako osasuna.

"Zentro Sozialistak eraikitzen, garatzen eta defendatzen jarraituko dugu"
Atzo hustu zuten Iruñerriko Zentro Sozialista Arrosadia auzoan, eta Iruñerriko Kontseilu Sozialistak protestara deitu zuen gaur arratsalderako. Poliziaren "jarduera mafiosoa" salatu dute Kontseilu Sozialistako kideek, eta okupazioaren aurkako ofentsibarekin lotu dute hori: "Burgesia proletalgoaren eskubide sozial, zibil eta politikoak deuseztatzeko prozesuan abiadura bizian egiten ari da aurrera". Ezinbestekotzat jo dute proletalgoaren eskubide politikoen aldeko borroka, eta zeregin horretan nahiz, orokorrean, "gizarte kapitalistaren basakeriari aurre egiteko" lan politikoan, Zentro Sozialistak funtsezkoak direla azpimarratu dute.