AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Covid ziurtagiria esparru gehiagotara zabaltzeko baimena eskatuko du Eusko Jaurlaritzak epaitegietan

Osasun zentroetan, taberna gehiagotan, espetxeetan zein kirol instalazioetan sartzeko ere Covid ziurtagiriaren derrigortasuna ezarri nahi du Iñigo Urkulluren gobernuak. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari horretarako baimena eskatu dio.

Eusko Jaurlaritzak Covid ziurtagiria are gehiago hedatzeko asmoa adierazi du berriki. Osasun Sailak prest du ziurtagiria bestelako eremuetan ezartzea ahalbidetuko lukeen dekretua. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren bermea eskatu du arau hori ere indarrean sartzeko.

Covid ziurtagiria ondoko esparruetara zabaldu nahi du Lakuako gobernuak: osasun zentroetara, taberna gehiagotara, espetxeetara eta kirol instalazioetara. Nafarroan, berriz, adinekoen egoitzetan ezarri nahi dute neurria. Litekeena da datorren astetik aurrera indarrean sartzea.

Kontseilu Sozialista aurkeztu dute Oarsoaldean ere
"Osotasun kapitalista gainditzea ahalbidetuko digun antolakuntza komunista hedatzea" beharrezkotzat jota, "zapalkuntza ororen aurka eta askatasun unibertsalen alde" kokatu du bere konpromisoa Oarsoaldeko Kontseilu Sozialistak.