AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'Covid ziurtagiriari ez!' aldarrikatu du GKSk

Covid ziurtagiria indarrean sartzeko asmoa dute Eusko Jaurlaritzak nahiz Nafarroako Gobernuak. GKSk salatu du farmazeutiken eta enpresari handien interesei erantzuten diela neurri horrek, kontrol sozialerako bitarteko bat gehiago dela eta ez dela osasun-arazoarentzako aterabide erreal bat.

Baliteke, aurki, Hego Euskal Herrian ere derrigorra izatea Covid ziurtagiria, besteak beste, hainbat ostalaritza-lokaletara sartzeko edota aisialdiko hainbat ekitalditara bertaratzeko. Asteartean jakinarazi zuten neurri hori hartzeko baimena eskatu diola Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiari, eta antza, Nafarroako Gobernuak ere ziurtagiria indarrean sartzeko asmoa azaldu dio Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteari.

Gazte Koordinadora Sozialistak neurri horren ezarpenaren aurkako jarrera erakutsi du. Covid ziurtagiriari ez! aldarri hartuta egin zuen argitalpen bat atzokoan, eta hiru puntu nagusiri egin zien azpimarra. Batetik, salatu zuen farmazeutiken eta enpresari handien interesei erantzuten diela neurri berriak, eta bestetik, kontrol sozialerako beste bitarteko bat dela azaldu zuen. Seinalatu zuen, gainera, ziurtagiria derrigorrezko bilakatzea ez dela osasun-arazoari aurre egiteko aterabide erreal bat.

Oh Gu Hemen! Ikus-entzunezko egitasmoa jarri du martxan Itaiak
"Egunerokoak eta gertukoak diren gaiei" helduko diete Oh Gu Hemen! egitasmoan, hainbat bideoren bidez. Pasa den astean argitaratu zuten estreinako saioa, indarkeria matxista auzitan jarriz. Indarkeria matxistaren gaur egungo formen, horren aurrean egiten diren proposamenen eta beste hainbat konturen inguruan aritu ziren, solasaldi modura.