AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'Covid ziurtagiriari ez!' aldarrikatu dute Elizondon

Baztango, Bortziriko eta Malerrekako GKSk deituta, elkarretaratzea egin zuten larunbatean Elizondon; egun horretan sartu zen indarrean Covid ziurtagiria Nafarroa osoan.

Covid ziurtagiria derrigorrezkoa da Nafarroan hainbat ostalaritza-lokaletara sartzeko nahiz zenbait kultur ekitalditara bertaratzeko. Nafarroako Gobernuak joan den larunbatean sartu zuen indarrean neurri berria, Nafarroako Auzitegi Nagusiak berme zalantzagarri bat eman ostean.

Larunbaterako, hain zuzen, protestara deitu zuen Baztango, Bortziriko eta Malerrekako Gazte Koordinadora Sozialistak. Covid ziurtagiriari ez! Autoritarismoa gelditu lelopean egin zuten kontzentrazioa Elizondoko (Nafarroa) plazan, iluntzean.

Iruñerriko Kontseilu Sozialistak eta GKSk ere antolatu dute elkarretaratze bat gaurko, Covid ziurtagiriari ez! Ez da osasun neurri bat, kontrol soziala da aldarri hartuta. 19:30ean izango da protesta Sarasate pasealekuan.

Espainiako Polizia altzairuzko borra hedagarriak erabiltzen hasiko da
25.539 "defentsa" erosi ditu Espainiako Barne Ministerioak, besteak beste, istiluen aurkako polizia-unitateentzako. Sindikatu polizialen kexuen erdian iritsi da neurria, sektoreok aspalditik eskatzen duten eskakizuna asebetez. Metro erdi baino gehiagoko luzeera izan dezakeen armak "disuasio-efektu psikologikoa" duela ziurtatzen dute, "zabaltzean egiten duen zaratarengatik".