AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Creba Sozialista sortu dute Galizian

Galizian ere sozialismoa hedatzeko asmoz jaio da Creba. Apirilaren 27an izango da aurkezpen-saioa, Compostelan.

Gero eta lurralde gehiagotan ari dira sozialismoari bide egiteko antolakundeak sortzen. Atzokoan, Galiziatik heldu zen berri pozgarria: Creba Sozialista sortu dute, Galizian sozialismoa hedatzeko asmoz. Rachar co vello mundo (Mundu zaharrarekin hautsi) lelopean eman zuten bere sorreraren berri, eta hitzordu garrantzitsu bat ere iragarri zuten, sare sozialen bidez: apirilaren 27an aurkeztuko dute Creba, Compostelan.

CJS ere martxan

Hilabete honetan, sozialismoaren aldeko hautuaren beste adierazpen politiko bat ere aurkeztu dute: Coordinadora Juvenil Socialista (CJS). "Gazte langileentzako erreferente izango den antolaketa politiko handi bat eraikitzeko" egingo dute lan Espainiako Estatuko hainbat lurraldetan.

Aurkezpen-saio ugari egingo ditu laster CJSk; hala nola, Madrilen, Granadan, Valladoliden, Guadalajaran, Zaragozan, Sevillan, Murtzian, Burgosen, Albaceten, Badajozen, Asturiasen eta Caceresen.

Rachar co vello mundo

27 de abril
Compostela

Presentación Creba Socialista pic.twitter.com/noUhYNr1Zb

— Creba Socialista (@CrebaSocialista) March 18, 2024
Espainiako Defentsa Ministerioak dio "erabatekoa" dela "gerra-mehatxua"
"Europak jakin behar du arriskua oso gertu dagoela; ez da hipotesi hutsa, benetakoa da", esan du Margarita Robles ministroak.