AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Datorren astelehenean aurkeztuko dute errefortzu-eskolen proiektua Etxape Zentro Sozialistan

Ikasmateriala biltzeko kanpainak edota Aholkularitza Bulego bat ere martxan dituzte Zumaiako Zentro Sozialistan. Errefortzu-eskolen helburu nagusia da "pobretze orokorrari aurre egiteko" eta "euskara langileriaren proiektu kulturalean txertatzeko" bidean ekarpena egitea.

Urola Kostako Kontseilu Sozialistak joan den irailean jakinarazi zuen proiektu berri bat abiatuko duela Zumaiako (Gipuzkoa) Etxape Zentro Sozialistan: errefortzu-eskolak. "Langile-klasearen elkarlaguntza eta defentsa" izango dituzte oinarri eskola horiek eta, batez ere, bi helburu bete nahi dituzte: "bizi-baldintzen pobretze orokorrari aurre egitea" batetik, eta "euskara langileriaren proiektu kulturalean txertatzeko bidean ekarpena egitea" bestetik. Momentuz, eskolako askotariko edukiekin laguntza eskaintzea izango da asmoa, ikasleei batez ere.

Datorren astelehenean, urriaren 30ean, errefortzu-eskolen proiektua aurkeztuko dute Etxapen. 19:00etan hasita, eskolen oinarriak eta dinamikaren nondik norakoak azalduko dituzte jendaurrean. Interesa duen orori egin diote bertaratzeko deia Kontseilu Sozialistako kideek.

Borrokarako proiektu gehiago ere badituzte martxan Zumaiako Zentro Sozialistan. Ikasmateriala biltzeko kanpainarekin hasi zuten ikasturtea, eta Aholkularitza Bulego bat ere bada abian, oraingoz, soldatapeko lanari lotutako arazoei buruzko aholkularitza eskaintzen duena.

"Palestinari, palestinar erresistentziari, elkartasun osoa adierazten diogu"
Gaurkoan Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin ditu mobilizazioak IAk. "Sarraskia aurrera eramatea ahalbidetzen duten gobernu, alderdi politiko eta instituzio guztiak egiten ari direna" gogor salatu dute ikasleek.