AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Datozen orduetan aske geratuko da Joseba Segurola ‘Xegu’ euskal preso politiko azpeitiarra

2005. urtean atxilotu zuten ‘Xegu’, ETA erakundeko kide izatea leporatuta. Frantziako estatuko hainbat espetxetan izan dute preso, eta hango zigorra beteta, Madrilera mugitu zuten atzo, asteartea. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek aske uztea erabaki du gaur.

Azken urteak Okzitaniako Lannemezaneko espetxean igaro ditu Joseba Segurolak. Atzo, apirilak 29, mugitu zuten Madrilgo Soto del Real presondegira, Euroagindu bat tarteko. Espainiako Auzitegi Nazionalean izan da Xegu, eta gaur, apirilak 30, aske uztea erabaki du epaile batek. Azpeitiarrari leporatzen zizkioten gertaerak epaituta daudela, eta beraz, egun ezin dutela epaitu ebatzi du. Frantziak ezarritako zigorra beteta, aske gelditzea espero dute, azken tramiteak egin eta gero.

ETA erakundeko kide izatea egotzita, 2005. urtean atxilotu zuten Joseba Segurola Xeguazpeitiarra, Lannemezanen (Frantzia). Ordundik, Frantziako estatuko hainbat kartzelatan izan dute preso. 2010. urtean epaitu zuten Parisen, eta 18 urteko espetxe zigorra ezarri zioten.

Greban daude Gipuzkoako adinekoen egoitzetako beharginak
Datozen egunetarako lanuzteak eta mobilizazioak deitu dituzte Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Besteak beste, gaur goizean auto karabana egin dute Urola Kostan, Orioko kanpinetik abiatuta, eta eguerdian elkarretaratzea izan dute Azpeitiko plazan.