AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

David Pla Espainiaratzeko euroagindua onartu du Frantziako Estatuak

Frantziako Kasazio Auzitegiak atzera bota du David Plaren abokatuak aurkeztutako helegitea, eta beraz, ontzat eman du hura estraditatzea. Dei Auzitegiak azaroan eman zion baiezkoa Pla Espainiaratzeko eskaerari.

Azaroaren 20an onartu zuen Parisko Dei Auzitegiak David Pla preso politikoa Espainiaratzeko euroagindua, baina helegitea aurkeztu zuen defentsak. Frantziako Kasazio Auzitegiak, ordea, gaur jakinarazi du helegitearen gaineko epaia: atzera bota dute abokatuak egindako eskaera, eta beraz, Espainiaratua izango da preso ohia.

Haren aurkako euroagindu eskaera onartu eta gero, adostasun batera heldu beharko dute Espainiako eta Frantziako estatuek. Hala, estradizioa nola, non eta noiz izango den erabaki beharrean daude.

Frantziako Estatuko auzitegiek aurten epaitu eta zigortu dute Pla (h)Alboka auziaren harira, ETA erakundeko kide izatea leporatuta; Espainiako Auzitegi Nazionalak delitu berdina egozten dionez, ezingo luke delitu berarengatik epaitu.

Apirilean irten zen espetxetik Pla, eta egun, Hendaian (Lapurdi) bizi da.

Urrutikoetxearen gaineko ebazpena, atzeratua

Bestalde, Frantziako Dei Auzitegiak gaur jakinarazi behar zuen Josu Urrutikoetxea preso politikoaren izenean dauden bi euroaginduen gaineko epaia. Hala ere, urtarrilaren 8ra arte atzeratu du erabakia jakinarazteko epea. Egun berean, Urrutikoetxearen aurka dauden estradizio eskaeren inguruko ebazpena ere argitaratuko dute auzitegiek, nahiz eta hori ere atzeratu daitekeen.

Cables y Alambres enpresako langileek eta jubilatuek Vicinay taldearen bulego bat hartu dute
Cemvisa enpresaren bulegoetan sartu dira Erandioko Cables y Alambres lantegiko egungo langileak eta behargin jubilatuak. Vicinay taldeak Cables y Alambreseko akzioak erosi zituen 2015ean, baina oraindik ez die ordainketarik egin 123 langileei. Hala, azaldu dute 500.000 eurotik gora zor dizkiela enpresak, baita bost hilabeteko soldatak ere. Vicinayk hartzekodunen lehiaketa eskatu zuen Cables y Alambresen irailean.