AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

David Pla estraditatu dute dagoeneko, eta bihar eramango dute Espainiako Auzitegi Nazionalera

Frantziako Poliziak Espainiako Poliziaren esku utzi du gaur David Pla preso politikoa, Soto del Realen espetxeratzeko. Bihar eramango dute Espainiako Auzitegi Nazionalera, '(h)Alboka' auziaren harira, epailearen aurrean deklaratu dezan. Auzitegi Nazionalak ETA erakundearen eta EPPKren artean lotura egitea leporatzen dio, baita EPPK "kontrolatzea" ere.

Gaur, otsailak 18, estraditatu dute David Pla preso politikoa. Frantziako Poliziak goizean utzi du Espainiako Poliziaren esku, iruindarraren aurkako euroagindua gauzatuz. Berria-ren arabera, Donostiako (Gipuzkoa) komisaldegira mugitu dute lehenengo, hurrengo orduetan Madrilgo Soto del Real presondegian espetxeratzeko. Bihar eramango dute Espainiako Auzitegi Nazionalera, epailearen aurrean deklaratu dezan.

(h)Alboka modura ezaguna den auziaren barruan auzipetu dute Pla; hain zuzen, ETA erakundearen eta EPPKren artean lotura egitea egozten dio Auzitegi Nazionalak, baita EPPK "kontrolatzea" ere. Frantziako Dei Auzitegiak azaroan onartu zuen haren aurkako euroagindua, eta duela bost egun atxilotu zuten Hendaian (Lapurdi).

Espainiako Auzitegi Nazionalak 2011. urtean igorri zuen Plaren aurkako euroagindua, 2008. urteko maiatzaren 17an ETAko kide batekin Mimizanen (Frantzuako Estatua) biltzea leporatuta. Dena den, Berria-k azaldu duenez, Parisek egiaztatu du egun hartan Fresnesko kartzelan zegoela iruindarra, bisita batean.

Gaztetxe berria dauka Itzubaltzetak
Iragan larunbatean birjabetu zuten kultur etxe zaharra Itzubaltzetako hainbat gaztek, gaztetxe berria martxan jartzeko. Hurrengo egunean agerraldia egin zuten gaztetxeko kideek, eta ordura arteko ibilbidearen inguruko azalpenak emateaz gain, gogoan izan zuten Getxon etxebizitzen auzian bizi duten errealitatea. Gaur-gaurkoz, orain gaztetxea den eraikina eta ondoan dagoen Nagusien Etxea eraisteko asmoa du udalak.