AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

De Andres (PP): "Poliziari baliabideak eman behar dizkiogu eta legeak onartu behar ditugu, delituak behin eta berriz egiten dituztenak kanporatzeko"

Lapurreta gehienak etorkinek egiten dituztela defendatu du PPko EAEko buruak, eta aldaketa legalak eskatu ditu pertsona migranteak kanporatu ahal izateko.

Alderdi Popularrak (PP) Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan daukan presidenteak ere publikoki seinalatu ditu pertsona etorkinak, "delituekin" lotuz eta haien aurkako neurriak gogor ditzatela eskatuz. Besteak beste indarkeriaz egindako lapurretak gehienetan pertsona migratzaileek egiten dituztela argudiatuta, Javier De Andresek aldarrikatu du Polizia indartu behar dela eta migranteak kanporatzea legez erraztu behar dela.

"Poliziari baliabideak eman behar dizkiogu eta legeak onartu behar ditugu, ezer gertatu gabe, behin eta berriz delituak egin ditzatela ekiditeko. Eta, noski baietz, delituak egitera etorri direnak haien etxera, Espainiatik kanpora, bidaltzeko lege batzuk izan behar dira", defendatu du agerraldi batean PPko buruak.

De Andres ez da, EAE mailan, pertsona etorkinen aurkako gorrotozko-diskurtsoak zabaltzen eta legeak gogor ditzatela eskatzen ari den politikari profesional bakarra. Donostiako (Gipuzkoa) alkate jeltzale berriak, esaterako, kargua hartu bezain pronto hitz egin du ildo beretik: "Delituak behin eta berriz egiten dituenak kartzela edo kanporaketa izan behar ditu".

Salburuan kale gorrian bizitzera behartuta dauden asilo-eskatzaileen egoera salatu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak
Aurreko ostiralean egin zuten protesta Atzerritartasun Bulegoen aurrean, eta bizitoki-alternatiba bat eta asilo-izapideak bizkortzea exijitu zuten.