AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Debekatu egin dute Eurocopa Honi Ez plataformak Iruñean deitutako manifestazioa

Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak debekatu egin du bihar Iruñean egitekoa zen mobilizazioa, "osasun-egoeraren aitzakiapean". Bilbon eta Gasteizen 12:00etan hasiko dira Eurocopari "ezetz" esateko manifestazioak.

Eurocopa Honi Ez plataformak hiru manifestazio antolatu zituen biharko, Gelditu dezagun kanpainaren barruan. Hain zuzen, Bilbon (Bizkaia), Gasteizen (Araba) eta Iruñean (Nafarroan) deitu zuen mobilizatzera, baina jakinarazi du Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak debekua ezarri diola Iruñeko deialdiari.

"Osasun-egoeraren aitzakiapean izaera totalitarioko neurriak aplikatzen jarraitzen dute, askatasun politikoak berriz ere murriztuz", adierazi du Eurocopa Honi Ezek: "Pandemiaren egoera Euskal Herrian nahikoa ona da 13.000 ikusle San Mamesen sartzeko, baina kaskarregia aldarri politikoak plazaratu ahal izateko".

Bilbon eta Gasteizen 12:00etan hasiko dira Eurocopa futbol txapelketari "ezetz" esateko mobilizazioak, San Mames zelai aurretik bata, eta Andra Mari Zuria plazatik bestea.

Beste langile bat eraila Abadiñon, asteko bigarrena eta urteko hamaseigarrena gutxienez
Garabi batekin ari zen lanean behargina; antza, harrapatuta geratu da oxigeno bonbona batzuk garraiatzen ari zela. Atzo beste lan-heriotza bat izan zen Trapagaranen, eta urtea hasi zenetik, gutxienez hamasei dira soldatapean lanean ari zirela bizia galdu duten langileak.