AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Debekatu egin dute gaur Patxi Ruizi elkartasuna adierazteko Txantrean egitekoa zen manifestazioa

Espainiako Poliziak igorritako txostenarekin bat eginez, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak debekatu egin du Patxi Ruiz preso politikoari elkartasuna adierazteko Txantrean deitutako mobilizazioa, "osasun-arrazoien" aitzakiapean. Debekuaren aurrean, deialdi berri bat zabaldu da sare sozialetan, gaur iluntzerako.

Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak debekatu egin du gaur, maiatzak 17, Patxi Ruiz preso politikoari elkartasuna adierazteko Txantrean (Iruñea, Nafarroa) egitekoa zen manifestazioa. 2.000 pertsonatik gora bildu zitezkeela eta mobilizaziorako aukeratutako tokia desegokia dela argudiatuta, Espainiako Poliziak manifestazioa egitearen aurkako txostena igorri du. Azkenean, beraz, gaur iluntzerako egindako deialdiari debekua jarri dio Gobernuaren ordezkaritzak, "osasun-arrazoien" aitzakiapean.

Dena den, debekuaren aurrean, erantzunak ere egon dira. Esaterako, sare sozialetan deialdi berri bat egin dute gaurko. PSOEren egoitzaren aurrean jarri dute hitzordua, 20:30ean.

Txantrearra da Ruiz, eta gaur, zazpigarren eguna du gose eta egarri greban. Presoen eskubideen defentsan, protesta gisara hasi zuen greba maiatzaren 11n.

Mobilizazio gehiago ere izango dira gaur Euskal Herriko kaleetan.

Emakume bat eraila etxegabeentzako Gasteizko zentroan
Asteazkenean hildako emakumearekin bizi ziren kideek azaldu dutenez, ospitalera joan-etorrian ibili behar izan zuen asteotan. Iktus batek jo zuen duela egun gutxi, baina hala ere, beharrezko arreta medikorik ez zuela jaso jakinarazi dute. Gasteizko Udalaren ardurapean, Gurutze Gorriak kudeatutako zentro batean izan da hilketa. Oraingoz, ez dute gertatutakoaren inguruko jakinarazpen ofizialik egin. Apirilean, beste pertsona etxegabe baten gorpua aurkitu zuten Bilbon, Miribillako behin-behineko aterpetxean.