AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Deklaratu du gazte batek Donostian, Palestinako herriarekin elkartasunez egindako mobilizazio baten harira

Gutxienez 14.000 euroko zigor ekonomiko bat eskatzen dute beretzat, entitate sionista egiten ari den genozidioaren aurka mobilizatzeagatik. Epaitegi aurrean elkarretaratze bat egin dute gaur, errepresioaren kontra eta eskubide politikoen defentsan.

Gazte batek deklaratu behar izan du gaur Donostiako (Gipuzkoa) epaitegian, Palestinako herriarekin elkartasunez iaz izan zen mobilizazio bat dela-eta. Gutxienez 14.000 euroko zigor ekomiko bat jar diezaiokete auzipetuari, Donostiako Gazte Koordinadora Sozialistak aste honetan jakinarazi duenez.

Auzipetutako gazteari babesa emateko, kontzentrazio bat antolatu zuen gaur goizerako GKSk. Epaitegi aurrean elkarretaratu dira, beraz, 11:30ean. Errepresioaren aurka eta eskubide politikoen defentsan bildu dira hainbat lagun.

Iazko azaroaren 3an Donostian izan zen mobilizazio baten harira auzipetu dute gaur deklaratu behar izan duen pertsona. Egun horretan, GKSk deituta, protesta bat izan zen PSOE alderdiaren egoitza aurrean: palestinar herriari elkartasuna adierazi zioten eta Israelgo entitate sionista palestinarren kontra egiten ari den genozidioa salatu zuten.

Antimilitarista bat epaituko dute gaur Bilbon, gastu militarra salatzeagatik
2022an, kuartel batean, gastu militarra salatzeko egindako ekintza batengatik epaituko dute. Han izan ziren beste hiru laguni ere egingo dizkiete epaiketak datozen hilabeteetan.