AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Deklaratzera deitu dituzte Hondarribiko Gaztetxeko lau kide

Apirilaren 19an Hondarribiko alde zaharreko eraikin bat okupatu zuten Hondarribiko Gazte Asanbladako kideek, gaztetxe berria martxan jartzeko. Horren harira, epaitegietan deklaratzera deitu dituzte gaztetxeko lau kide. Horietako hiruk bihar, asteazkena, deklaratu beharko dute Irungo epaitegian, eta bertaratzeko dei egin dute, auziperatuei “elkartasuna erakusteko”.

Apirilaren 19an, ostirala, bi eraikin okupatu zituzten Gipuzkoan, gaztetxe berriak martxan jartzeko; hain zuzen, Zizurkilen eta Hondarribian. Hondarribiko alde zaharreko Egiluz jauregian sartu ziren Hondarribiko Gazte Asanbladako kideak, Herria berpiztu lemapean. Acción Católica taldea da eraikinaren jabea, baina azken urteetan ez diote erabilpenik eman.

Azken egunetan gaztetxe berriaren proiektuaren nondik norakoak zehazten eta okupatu duten jauregian auzolanak egiten aritu dira gaztetxeko kideak. Gaur, asteartea, jakinarazi dute gaztetxeko lau lagun epaitegietan deklaratzera deitu dituztela, eraikinaren okupazioaren harira, “delitu arina” leporatuta. Horietako bat adin txikikoa denez, oraindik ez dute zehaztu noiz deklaratu beharko duen, nahiz eta dagoeneko azaldu dioten Donostian izan beharko duela. Beste hiru kideek, aldiz, bihar, asteazkena, joan beharko dute Irungo epaitegira, 09:30ean. Bertaratzeko dei egin dute asanbladatik, auziperatuei “elkartasuna erakusteko”.

EH Bilduko udal arduradunek Esklabetako proiektuaren aurka izandako jarrerak jatorri politikoa duela salatu dute Krisiaren Seme-Alabek
Krisiaren Seme-Alabek publiko egin duten komunikatuaren eta txostenaren bidez, EH Bilduko udal arduradunek euren proiektuaren aurkako hainbat neurri hartu dituztela salatu dute: argi eta ur mozketak, udaltzainen identifikazio saiakera edo herriko hainbat eragile euren proiektua baldintzatzeko erabili izana. Krisiaren Seme-Alabek “jarrera aldaketa” eskatu diete EH Bilduko udal agintariei. Azarotik mahai gainean duten eraikinaren zesio formalaren proposamena da proiektuaren kideentzat “auzi politikoaren konponbidea”.