AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Dena prest Itaiaren biharko jardunaldi nazionalerako

Goizetik elkartuko dira Hernanin, eta jardunaldiko ekimen bakoitza non izango den jakinarazi dute jada Itaiako kideek.

Bihar izango da Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak aurten antolatutako jardunaldi nazionala, Hernanin (Gipuzkoa). Egitaraua mahai gainean dago jada; Itaiako kideek maiatz amaieran jakinarazi zuten zein eduki landuko zuten hitzaldi bakoitzean, eta orain, ekimen bakoitza non izango den azaldu du.

Bi lekutan egingo dituzte hitzaldiak, aldi berean: Hernaniko Elizatxo Ikastolan eta Latxunbe kirolgunean. Goizeko hitzaldien ostean, bazkaltzeko aukera izango da, eta bi tokitan banatuta bazkalduko dute: Elizatxon eta Latxunben, hain justu. Arratsaldeko hitzaldia ere bi toki horietan izango da.

Iluntzerako, bestalde, hainbat kontzertu prestatu ditu Itaiak. Karpa bat jarriko dute Latxunben bertan, eta han izango dira musika emanaldiak.
Europar Batasuneko potentzia nagusiak, estanflaziotik urrats batera
BPGaren hazkunde apala eta inflazio-tasa altuak ageri dira batasun ekonomikoko estatu gehienetan. Kontinenteko ekonomia indartsuenek ere "kontrakziorako arriskua" dutela ohartarazten dute adituek. EBko BPGa %0,4 baino ez da hazi 2022ko lehen hiruhilekoan, eta inflazioaren urte arteko aldakortasun-tasa %8,1etik gorakoa da jada.