AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Deportatua izateko arriskuan dagoen kidea aska dezatela exijitzeko, protesta gaur Iruñean

'Kanporatzerik ez erantzunik gabe!' lelopean, 19:00etan Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza aurrean biltzeko deia egin dute hainbat eragilek.

Espainiako Poliziak asteartean gelditu eta atxilotu zuen pertsona migrante bat Iruñean (Nafarroa), modu arbitrarioan, eta deportatu egin nahi du. Antza denez, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren baimenaren zain dago horretarako. Paperik gabeko pertsonei babesa emateko sarearen eta arrazakeriaren aurkako mugimenduaren parte da atxilotutako gaztea, eta Txintxilla Jenerala kaleko polizia-etxean daukate oraindik.

Deportatua izateko arriskuan dagoen kidea aske gera dadila exijitzen ari dira Iruñerriko hainbat kolektibo eta mugimendu, eta protesta bat antolatu dute gaur iluntzerako. Kanporatzerik ez erantzunik gabe! lelotzat hartuta egin dute deialdia: Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza aurrean izango da protesta, iluntzeko 19:00etan.

Hego Euskal Herriko erresidentzietan gutxienez 7.216 plaza falta direla aitortzen dute
25.668 plaza daude egoitzetan: 65 urtetik gorako 100 pertsonako, bost plazako ratiora ere ez da iristen hori. EAEn, egoitzen %91 kudeatzen dituzte entitate pribatuek.