AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Desokupa faxisten kontra mobilizatzera deitu du Bilboko Etxebizitza Sindikatuak

Ibarrekolandan, etxegabetze bat gauzatu nahian ari da desokupazio-enpresa bat. Enpresa horien izaera faxista eta etxegabetze saiakera salatzeko, Bilboko Etxebizitza Sindikatuak elkarretaratze bat antolatu du bihar eguerdirako, Celestino Maria del Arenal plazan.

Aurreko astean jakinarazi zuten desokupazio-enpresa bat hainbat bizilagun jazartzen ari zela Bilbon (Bizkaia). Desokupek, zehazki, Ibarrekolandan esku hartu zuten azaroaren 28an, etxegabetze bat gauzatzeko eta hainbat pertsona euren etxetik botatzeko ahaleginean.

Atzo azaldu zuten, baina, desokupazio-enpresa ez dela atzera bota, eta Ibarrekolandan huste arriskuan dagoen etxeko bizilagunak jazartzen jarraitzen duela. Desokupak atzo bertaratu ziren berriz, bigarrenez, mehatxuen eta presioaren bidez etxegabetzea gauzatzen saiatzeko.

Horren harira, protestara deitu du Bilboko Etxebizitza Sindikatuak, Desokupa faxistak kanpora! lelopean. Desokupazio-enpresen izaera faxista seinalatzeko eta Ibarrekolandan izaten ari den kaleratze saiakera salatzeko, Etxebizitza Sindikatuak kontzentrazio bat antolatu du biharko, hilaren 9rako. 13:00etan izango da protesta, Celestino Maria del Arenal plazan.

Talde kriminal bateko kide izatea leporatu diete Futuro Vegetaleko lau kideri
Abenduaren hasieran atxilotu zituen Madrilen Espainiako Poliziak, Informazio Brigadaren aginduz. Aurretik, talde ekologista terrorismoarekin lotzen saiatu da Estatuko Fiskaltza Nagusia.