AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Desokupak eskatuta, 150 poliziak hustu dituzte Madrilgo Majadahondako etxe okupatuak

Gutxienez hogei lagun etxegabetu dituzte Majadahondan. Desokupa saiatu zen aurrenekoz pertsona horiek kanporatzen, baina ez zuen lortu. Epaile baten aginduz, polizia-indarrek hustu dituzte orduan okupaturiko etxeak.

Azkenean, Guardia Zibileko eta Udaltzaingoko 150 polizia-agente inguruk hustu dituzte Majadahondako (Madril) etxe okupatuak. Blokeko 11 pisutan bizi ziren 20 lagun etxegabetu dituzte poliziek, baimen judizialarekin eta Desokupa desokupazio-enpresak eskatuta. Joan den igandean izan zen etxe kaleratzea, goizeko aurreneko orduan.

Desokupako matoiak aurreko asteazkenean saiatu ziren etxe horiek husten eta han bizi ziren pertsonak kanporatzen. Dena den, euren burua defendatu zuten bizilagunek: arma zuri batekin eraso zioten matoietako bati, eta hainbat objektu jaurti zizkieten desokupazio-enpresako soldatapekoei. Hala, etxegabetzea geratzea lortu zuten. Sareetan sona handia izan du gertaturikoak, eta azken egunetan etengabea izan da okupaturiko etxe horietan bizi diren pertsonen kontrako kriminalizazioa eta markatzea.

Horren ostean, esku hartzeko eskatu zien epaitegiei Desokupak: kautelazko neurri modura, okupaturiko etxebizitzak berehala hustea eskatu zuen enpresaren abokatuak. Argudio modura erabili zituen bizilagunek, legez kanpoko etxegabetze saiakeraren aurrean, ustez egindako "mehatxuak, erasoak, istiluak eta desordena publikoak". Epaileak aurreko ostiralean baimendu zuen blokearen hustea, eta igandean gauzatu zuten polizia-indarrek.

Emakume bat bortxatu du gizon batek Iruñeko taberna batean
San Jorgeko taberna bateko komunean eraso dio emakumeari 50 urteko gizon batek. Atzo bertan atxilotu zuten erasotzailea.