AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Desokupak etxebizitza bat hustu du Gasteizen

Enpresa parapolizialak berriz esku hartu du Euskal Herrian: oraingoan, Gasteizko Abetxuko auzoan hustu du etxe bat. Etxebizitza Sindikatuak eta Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak agerraldi bat egingo dute asteazkenean, Abetxukon bertan.

Gasteizko (Araba) Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi berri duenez, Desokupa enpresa parapolizialak beste etxe kaleratze bat gauzatu du Euskal Herrian: etxebizitza bat hustu du Arabako hiriburuko Abetxuko auzoan. Oraindik ez dituzte xehetasun gehiago eman, baina prentsaurreko batera deitu dute Etxebizitza Sindikatuko eta Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareko kideek; Abetxukon bertan izango da, beheko autobus geltokian, asteazkenean 18:00etan.

Desokupak gutxienez behin esku hartu du aurten Euskal Herrian: apirilean AbadiƱon (Bizkaia) etxegabetu zituen hainbat pertsona, Ertzaintzaren babesean. Maiatzean, aldiz, Bilboko (Bizkaia) lokal bat hustu zuen udaltzainen laguntzarekin. Enpresa faxistako buruak, Daniel Estevezek, Bilbon berriz izango zirela esan zuen maiatzean bertan, baina azkenean atzeratu egin zuten desalojoa. Horiek dira gurean argitara atera diren Desokuparen aurreneko esku-hartzeak.

Absolbitu egin dute Donostian bere bikotekidea bi aldiz bortxatzeagatik epaitu duten gizona
Fiskaltzak 27 urteko kartzela zigorra eskatu zuen neska-laguna bi aldiz bortxatu zuen gizonarentzat, baina Gipuzkoako Auzitegiak absolbitu egin du; 2018an izan ziren erasoak.