AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Desokupak jakinarazi du Bilbon esku hartuko duela datorren astean

"Datorren astean Bilbon desokupatuko dugu", esan du bideo batean enpresa parapolizialeko kide batek. Desokupak hainbat bizilagun etxegabetu zituen Abadiñon apirilaren 15ean; Euskal Herrian argitara atera den aurreneko kasua izan zen.

Desokupa TV saioaren bidez eman du asmoen berri enpresa faxistak: kideetako batek azaldu du hurrengo astean Bilbon (Bizkaia) gauzatuko dutela etxegabetze bat. "Datorren astean Bilbon desokupatuko dugu", adierazi du algara artean Desokupako kideak, sare sozialetan zabaldu den bideo batean entzun daitekeenez.

Joan den apirilaren 15ean Abadiñon (Bizkaia) esku hartu zuen enpresa parapolizialak. Hainbat bizilagun kaleratu zituen "estanko zaharra" modura ezagutzen den eraikinetik, eta Abadiñoko Gazte Asanbladak hurrengo egunean azaldu zuenez, "bortxaz" eta "inolako agindu judizialik gabe" aritu zen.

Desokupakoek Ertzaintzaren babesa izan zuten une oro, "eskolta lana" egin baitzieten ertzainek. "Borra-kolpeka atera zuten" eraikin aurrean bildu zen jendea. Arratsaldean ehunka lagun batu ziren Abadiñon etxegabetzea eta Desokuparen esku-hartzea salatzeko, eta orduan ere protestara jo zutenen aurka gogor oldartu zen polizia. Kargak izan ziren, eta gutxienez pertsona bat atxilotu zuten.

Desokupak berriki argitaratu duen bideoan, Bilbon arituko dela iragartzeaz gain, eskerrak ematen dizkio Ertzaintzari.

Manifestazioa egingo dute Errotxapean larunbat honetan, 'Erasoen aurrean, klase elkartasuna' aldarri hartuta
Jende ugari elkartu da gaur Errotxapean, eta Iruñerrian joan den astean atxilotu zituzten hamar gazteei babesa adierazteaz gain, mobilizaziora dei egin dute maiatzaren 8rako.