AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Desokupak lokal bat husten saiatu dira Bilboko Errekalden

Hainbat pertsona bizi dira Errekaldeko lokal horretan. Etxarri II Gaztetxeak ohartarazi duenez, "edozein unetan itzul daitezke" matoi faxistak.

Atzo goizean, Bilboko (Bizkaia) Errekalde auzora bertaratu ziren desokupazio-enpresa bateko matoiak. Etxarri II Gaztetxeak jakinarazi zuenez, handik gertu dagoen lokal bat husten saiatu ziren desokupak. Hainbat pertsona bizi dira bertan, eta haiek tokitik bota nahian ari dira faxistak, antza.

Gaztetxeko kideek adi egotera deitu dute, desokupak "edozein unetan itzul daitezkeela" azalduta.

EITBk zentsuratu egin ditu J Martina taldeak egin behar zituen aldarri politikoak
Palestinarekin elkartasunez, sionisten eta euren Europako kolaboratzaileen kontrako aldarria atera behar zuten telebistan J Martinako kideek. EITBk, baina, mezu horiek kentzera behartu ditu.