AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Desokupazio-enpresen kontra mobilizatu dira Soraluzen, epaitegiko deklarazioaren atarian

Gaur Eibarko epaitegian deklaratu beharko du pertsona batek, ekainean Soraluzera joandako desokupei aurre egiteagatik.

Atzo iluntzean, desokupazio-enpresen aurkako protesta bat egin zuten Soraluzen (Gipuzkoa). Izan ere, bertako pertsona batek Eibarko (Gipuzkoa) epaitegian deklaratu beharko du gaur, desokupa batzuei kontra egiteagatik salatu baitu Ertzaintzak. Talde parapolizial horien kontra mobilizatzeaz gain, deklaratzera deituta dagoen bizilagunari babesa eman zioten atzoko elkarretaratzean.

Desokupacyl talde parapolizialeko bi matoi ekainaren 5ean bertaratu ziren Soraluzera. Haiei aurre egitera deitu zuen Deba Bailarako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta hainbat pertsona hurbildu ziren protesta egitera. Ertzaintzak une oro babestu zituen desokupazio-enpresakoak, eta protestan ari ziren bi lagun identifikatu zituen. Haietako bat da, hain zuzen ere, gaur deklaratu beharko duena: ertzainen salaketa bat dela-eta, "atentatua" eta "desobedientzia larria" egozten dizkiote.

Maccabik Gasteizen hitzartuta daukan partidaren kontra, manifestu bat egin dute
Palestinarekin elkartasunez, manifestua babestu dute 40 saskibaloi taldek eta klubek, kirol munduko ia 100 pertsonak eta Arabako 65 eragilek. Tel Avi Maccabik, berez, otsailaren 7an jokatuko du Gasteizen Baskoniaren aurka.