AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Deustuko festetan, Ezker Abertzaleak berriz jarri dio beto politikoa GKSri

Beto politikoa zela-eta, iaz sortu zuten 'Deustuko jaiak denontzat' dinamika, Deustuko eragileek "Jai Batzordean baldintza berdinetan parte hartzeko eskubidearen" alde. Aurten ere auzoko jaietan parte hartzea ukatu dio GKSri Ezker Abertzaleak, eta egitarau propio baten berri eman du 'Deustuko jaiak denontzat'-ek.

Beste urte batez, Ezker Abertzaleak beto politikoa jarri dio Mugimendu Sozialistari Deustun (Bilbo, Bizkaia). Izan ere, Deustuko Jai Batzordean eta auzoko festetan parte hartzea debekatu dio Bilboko Gazte Koordinadora Sozialistari, 2022an ezarritako beto politikoa mantenduta.

Ezker Abertzaleak GKSren parte-hartzeari jarritako debekua zela-eta, Deustun iaz jarri zuten martxan Deustuko jaiak denontzat dinamika, auzoko kolektibo eta pertsona ugariren babesarekin. Oinarri argi bat dauka dinamikak: "auzoko eragileek Jai Batzordean baldintza berdinetan parte hartzeko" daukaten eskubidea defendatzea eta horren alde jardutea. Iazko martxoaren 18an, esaterako, beto politikoaren aurkako mobilizazio bat egin zuten Deustun.

"Independenteki antolatutako jai-ereduaren alde egiten dugu, irabazi-asmorik gabeko auzoko kolektiboek antolatutakoa eta bultzatutakoa", azaldu dute berriki dinamikako kideek: "Jai-eredu zabala, politikoki eta sozialki anitza eta parte-hartzailea aldarrikatzen dugu, zapalkuntza eta eraso mota orori aurre egingo diena". Salatu dute, baina, gaur egun ez dagoela "horretarako aukerarik Deustuko jaietan": Ezker Abertzaleak mantendu egiten du GKSren kontrako beto politikoa, "eta ez du inolako borondaterik erakutsi egoerari irtenbidea emateko".

Egitarau propioa hilaren 22rako eta 23rako

"Debekuak dirauen bitartean, Deustuko jaietan parte hartzeko eskubidea defendatzen jarraituko dugu eta lan egingo dugu auzoko jaietan espazio zabalak bermatzeko", aldarrikatu du Deustuko jaiak denontzat-ek. Hala, auzoko jaien barruan, egitarau propio bat antolatu du martxoaren 22rako eta 23rako, "ekimen ezberdinen bidez, jaietan parte hartzeko aukera bermatzeko eta aldarrikatzeko".


Faxista talde batek Castellóko zentro sozial batean zeuden pertsonei eraso die
Hainbat pertsona zauritu zituzten 30 faxista inguruk Magdalena jaietan, horietako bat larriki; bateekin eta burdinazko barrekin agertu ziren. Gero, Poliziaren babesean egin zuten ihes.