AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Deustun, beste urte batez aldarrikatu dute jaiek denontzat izan behar dutela

Asteburuan izan dira 'Deustuko jaiak denontzat!' lelopean antolatutako ekimenak, Ezker Abertzaleak GKSren aurka mantentzen duen beto politikoaren aurka.

Deustuko jaiak denontzat! dinamikak aurreko ostiralerako eta larunbaterako antolatu zuen egitarau bat, Deustuko (Bilbo, Bizkaia) festen barruan. Beste urte batez aldarrikatu du jaiek denontzat izan behar dutela, eta beste urte batez izan dira jendetsuak ekimenak. Izan ere, Ezker Abertzaleak indarrean mantentzen du Gazte Koordinadora Sozialistari (GKS) 2022an jarritako beto politikoa: Jai Batzordean parte hartzea debekatu zion.

Aurten ere, zabala izan da parte-hartzea bai antolaketan bai egitarauan. Besteak beste, ostiralean eta larunbatean zehar, musika-emanaldiak eskaini dituzte Alpha Etxea, Chuleria, joder!, Ezezez, Pizzkolabiz, Sama Siku, SAD, 48280, Gerri, Yeiki, Gari eta abarrek.

2023an jarri zuten martxan Deustuko jaiak denontzat! dinamika hainbat kolektibok eta norbanakok, Ezker Abertzaleak Mugimendu Sozialistari ezarritako debeku politikoari kontra egiteko, eta lanean eta borrokan segituko dutela adierazi dute: "Deustuko jaietan parte hartzeko eskubidea bermatzeko espazio zabalak antolatzen jarraituko dugu".

Donostiako Zentro Sozialistaren II. urteurrena ospatuko dute apirilaren 12an
Arratsaldetik hasita, askotariko ekimenak izango dira espazioan: auzoen arteko herri-kirolak, arte gelaren aurkezpena, musika-emanaldiak...