AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'Diario Socialista', gerra kulturalerako egunkari berri bat

"Mugimendu Sozialistaren propaganda eta agitazioa bateratzeko" tresna bat izango da, "kontzientzia sozialista hedatzeko" asmoz. Web-orria martxan dago jadanik.

Gaur atera da argitara . "Gerra kulturalerako" erreminta politiko gisa sortu dute, helburu argi batzuekin: "Mugimendu Sozialistaren propaganda eta agitazioa bateratzea", "kontzientzia sozialista hedatzeko" bidean.Diario Socialista egunkaria, han-hemenka zabaltzen ari den Mugimendu Sozialistaren adierazpen-organo ofiziala izango dena. Web-orri baten eskutik aurkeztu dute hedabide berria:

"Antolatzeko eta hedatzeko" tresna bat izango da, beraz, eta "Mugimendu Sozialistaren jarrera ofizialak islatzen dituzten edukiak" argitaratuko ditu. Hainbat atal edukiko ditu horretarako, hala nola, iritzi-zutabeak. Albisteen bidez ere helduko diote aktualitate politiko, ekonomiko eta sozialari.

"Gorakada erreakzionarioaren eta ezker erreformistaren porrot testuinguru batean, Estatuak finantzatutako komunikabideen nagusitasunari egiten dio aurre Diario Socialista egunkariak", azaldu dute komunikabidea aurkeztean. "Nazioarteko proletalgoari" dei egin diote, hala, "antolatzera eta alternatiba sozialista berri bat altxatzera".

Gazte migrante bat hil da Alcaláko makrozentro batean
21 urte besterik ez zituen Diallo Sissokok, eta astebete igaro zuen minez, osasun-arreta egokirik jaso gabe. Bihotz-birikak geratu arte ez zioten anbulantzia bati deitu pertsona migranteentzako makrozentrotik. Gertatutakoa salatzeko, protestak eta gose grebak egin dituzte zentroan dauden pertsonek, baina zigortu eta kanporatu egin dituzte horietako batzuk.