AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Didier Agerre euskal preso politikoa aske utzi dute

Zigorra osorik bete ondoren atera da Lannemezango (Okzitania) espetxetik; 20 urtez izan dute gatibu han.

Didier Agerre euskal preso politikoa aske geratu zen joan den ostegunean, ekainaren 24an. Ezarritako kartzela zigorra osorik bete ostean irten da Lannemezango (Okzitania) espetxetik.

Agerre 1997. urtean atxilotu zuten lehenengo, hainbat polizia-etxeren aurkako ekintzetan parte hartzea leporatuta. Baldintzapeko askatasuna eman zioten baina, haren aurkako epaiketara huts egin ondoren, hiru urteko kartzela zigorra ezarri zioten.

2001. urtean atxilotu zuten berriro eta, preso zegoela, hemezortzi urteko zigorra eman zion epaileak 2006. urtean. Etxera, Pagolara (Zuberoa), itzultzeko aukera izan du orain.

Hitzarmen duina aldarrikatzeko greba egin dute La Vasco Navarra enpresako langileek
Egun osoko greba egiten ari dira La Vasco Navarra enpresako langileak, eta hitzarmen duin bat aldarrikatzeko manifestazioa egin dute Altsasun.